MétaCan
Menu
Back to cohort
Record W7008100394

Arrantza eta bale ehiza euskal kostaldetik aro berrian zehar. Itsas gaien merkaturatzea XVI. eta XVII. mendeetan

2017· dissertation· eu· W7008100394 on OpenAlex

Why this work is in the frame

A frame that forgets how it found something cannot be audited. These are the routes that admitted this work.

aboutThe title or abstract carries a Canadian signal from the geographic lexicon.
no affNo Canadian affiliation: this work is invisible to an affiliation-only frame.
No Canadian affiliation. An affiliation-only frame, the usual design, would never have seen this work. It is one of the works that make the case for inverting the frame.

Bibliographic record

VenueCommunities in ADDI (Universidad del Pais Vasco) · 2017
Typedissertation
Languageeu
FieldSocial Sciences
TopicBasque language and culture studies
Canadian institutionsnot available
Fundersnot available
KeywordsContext (archaeology)LimitingWork (physics)Noise (video)
DOInot available

Abstract

fetched live from OpenAlex

Idazlan hau XVI. eta XVII. mendeetara mugatu behar izan dut Aro Berriaren denbora-tarte luzea kontuan hartuta. Euskal Herria Europako XV. eta XVII. mendeetako arrain eta bale-olio hornitzaile nagusienetakoa zen eskualdea izan zela frogatzea da lanaren helburua. Espainiar estatuko Itsas Historiaren egoera ezagutzeko XIX. mendera arte jo behar dugu gutxienez. Funtsean, konkistatzaile, aurkitzaile eta antzekoetan zentratu ziren ikertzaileak garai honetan. Mendebaldeko demokrazietan 50. hamarkadarako Eskola marxistaren eta Annalestarraren bultzadaz Itsas Historia diziplina historikoen abaniko zabalaren barruan eskubide osoa lortzen zegoen bitartean, eskola espainiarra berrikuntza hauetatik at zegoen oraindik. Hau da, arrantzak eta bale-ehizaren historiak baztertuta egoten jarraitzen zuen. Hain zuzen ere, XX. mendearen azken herenera arte itxaron behar izan genuen berrikuntzak ikusteko. Euskal kasuan, iniziatibak erakunde zientifiko batzuetatik sortu ziren, esaterako Gipuzkoako Sozietate Ozeanografikotik. Alde batetik, atzerriko ikertzaileen esku-hartzea azpimarratu behar da, horien artean Shelma Huxley 80. hamarkadan. Bestetik, unibertsitateen mundura gutxitan lotuak zeuden historialari partikularrek ere zeresana izan zuten; horien artean Aingeru Zabalak. Pizgarri horietatik, XX. mendearen azken hamarkadan instituzio berriak sortu ziren, Albaola edo Donostiako Itsas Museoa esaterako. Ordutik hona espezialitate honek jaso duen bultzada hazi egin da. Ikergai honen historiografiaren garapenak zenbait arazo ere izan ditu. Batetik, paradoxikoa bada ere, oinarrizko informazio iturriaren oparotasuna daukagu. Hau da, dokumentu asko dago aztertzeko baina era berean Aro Berriko itsas ekonomiaren ikerketa dokumentazio multzo handi horren zati partzial batean soilik dago oinarritua. Ondorioz, Aro Berriko historiaren irudi desitxuratu bat sortu da. Horregatik, orain arte egin diren ikerketak mespretxatzeko intentziorik gabe, garai hau ondo aztertzeko oinarrizko informaziora bere osotasunean jotzeko beharra dago. Bestalde, beste arazo nagusi bat oraindik askotan ikerketak “gai-izarretan” soilik zentratzen direla da. Gaur egunera arte egin diren ikerketa nagusienei dagokienez, Mariano Ciriquiaín Gaiztarroren arrantza eta bale-ehizaren 30. eta 60. hamarkadetako ikerketa goiztiarrak dira lehenengotarikoak. Horregatik, gerora etorri diren lan guztien oinarrizko informazioa izan da. Bere lana Euskal Herritik ikertuta dago. Baina Itsas Historiaren berpizkundea ezagutzeko, 70. hamarkadara arte itxaron behar izan genuen. Batez ere Selma Huxleyk ekarpenak egin zituenera arte. Batez ere Ternua eta Euskal Herriaren arteko Aro Berriko erlazioan zentratu zen eta horretarako hango ikerketa arkeologikoez eta Oñatiko Artxibategiko dokumentazioaz baliatu zen besteak-beste. Bere semea den Michael Barkhamek ere, ildoari jarraiki, Kanadako euskal arrantza eta bale-ehizan sakontzen jarraitzen du. Ikerlari hau historia ekonomiko eta sozialean nabarmendu da. Robert Grenier berriz, 70. hamarkada amaieratik aurrera Ternuako arkeologian zentratu da Kanada eta Euskal Herriaren arteko Aro Berriko erlazioaren inguruan, Parks Canada´s Underwater Archeology taldearekin lanean. Laurogeita hamargarren hamarkadan Marck-André Bernier eta Willis Stevens ere lan taldera batu ziren. Bestetik, 70. hamarkadaren amaieratik hasita José Luis Orella Unzuék Euskal Herriaren itsas ekonomia bere osotasunean ikertu du. 80. hamarkadako azken urteetatik gaur egunera arte, euskaldunen eta itsasoaren arteko erlazioari dagokien lanen inguruan José Antonio Azpiazu antropologoa daukagu, zeinak kutsu sozial bat ere eman dion Itsas Historiari adibidez emakumeen papera azpimarratuz. Azkenengo ekarpenen artean, hau da gutxi gora-behera 90. hamarkadatik aurrera, beste zenbait azterketa egin dira. Brad Loewen eta Vincent Delmasek batik bat arkeologia, antropologia, giza historia (baita ekologia ere esango nuke nik) uztartu dituzte. Beste alde batetik, Alberto Angulo Morales, Luis María Bilbao, Regina Grafe eta Hilario Casado Alonsok Aro Berriko ekonomiaren inguruan ere jardun dute. Lehenengo hirurak gehiago Euskal Herrian zentratu dira eta laugarrena, berriz, Burgos hirian. Jean Philippe Priotti ere euskal produkzioan, ekonomian eta merkataritzan zentratu da. Margarita Serna Vallejok berriz merkataritza eta arrantza-bidaien arlo juridikoa ikertu du esaterako. Xabier Alberdiri dagokionez, Euskal Herria eta itsasoaren arteko erlazioaren hainbat aspektu aurkeztu ditu. Gipuzkoan zentratu da batez ere eta inguruko probintziekin eta herrialdeekin lotu du. Bere helburuetako bat “interesen gatazka aztertzea” izan da. Idazlan honen antolaketari dagokionez, ikergai zabal honen aurrean, muina baleolioaren, arrainaren eta itsas-gaien merkaturatzean zentratu dut. Hala ere, idazlanaren luzera-mugak kontuan hartuta ezin izan dut nahi beste sakondu. Hasteko, bakoitzetik zer, nola eta zertarako aprobetxatzen zen azalduko dut eta baita guzti horren atzean zeuden XV. eta XVII. mendeetako tratularien eta inbertitzaileen jardueren “irudi” bat eman merkataritza hobeto ulertzeko. Azkenik, lan hau borobiltzeko, Euskal Herria zentro gisa kontsideratuz, merkataritza-sare konplexuaren pintzelada batzuk emango ditut. Helburu hori lortzeko, lehenik eta behin fokua portu inguruan kokatuko dut. Gero, Penintsula Iberikoaren mailan, eta azkenik testuinguru internazionalean. Erabaki hau, elkar erlazionatzen diren merkataritza harreman mailak ordenatzeko irizpide bat baino ez da izan, kontuan izateko merkataritza ez zela mugatzen kostaldea eta Iberiar Penintsularen barnealdearen arteko salerosketara soilik.

Fetched live from OpenAlex and de-inverted. Abstracts are not stored in this database: the inverted indexes are 8.6 GB of the frame’s 9.3 GB of text, and the host has 13 GB free.

Full frame distilled prediction

Teacher imitation

Not calibrated prevalence, not ground truth. Human validation pending. Learned from the 10,348 direct Codex labels and 10,348 direct Gemma labels. Candidate is the union of thresholded teacher heads; consensus is their intersection. These outputs are machine_predicted_unvalidated and are not human labels or direct frontier model labels.

metaresearch head score (Codex)0.002
metaresearch head score (Gemma)0.000
Version: codex-gemma-dda1882f352aValidation status: machine_predicted_unvalidated
Candidate categoriesMeta-epidemiology (narrow), Science and technology studies, Research integrity, Insufficient payload (model declined to judge)
Consensus categoriesMeta-epidemiology (narrow), Research integrity
DomainCandidate signal: none · Consensus signal: none
Study designCandidate signal: Qualitative · Consensus signal: Qualitative
GenreCandidate signal: Empirical · Consensus signal: none
Teacher disagreement score0.763
Threshold uncertainty score1.000

Codex and Gemma teacher scores by category

CategoryCodexGemma
Metaresearch0.0020.000
Meta-epidemiology (narrow)0.0010.002
Meta-epidemiology (broad)0.0020.001
Bibliometrics0.0010.001
Science and technology studies0.0070.002
Scholarly communication0.0010.002
Open science0.0050.001
Research integrity0.0020.003
Insufficient payload (model declined to judge)0.0050.000

Machine scores (provisional)

The two teacher heads of the student model, read on this work. A score orders the frame for review; it never asserts a category, and the validation status ships verbatim with every row.

Baseline scores from an immature model (maturity gate not passed, 7 training rounds). Scores rank; they never assert a category.

Opus teacher head0.032
GPT teacher head0.314
Teacher spread0.282 · how far apart the two teachers sit on this one work
Validation statusscore_only:v0-immature-baseline · verbatim from the scoring run: score_only means the number may rank works, and no category label ships from it