Amagandiko edoskitzearen zainketa bikainen kultura sustatzen Mendaroko Ospitalean
Bibliographic record
Abstract
(EUS) Amagandiko edoskitzea (AE) haur jaioberria elikatzeko aukera osasuntsuena eta merkeena dela jakin arren, haur jaioberrien % 40 bakarrik elikatzen da ama-esneaz esklusiboki. Gaur egungo ebidentziaren arabera, edoskitzeak dakartzan onurak lortzeko indikatzaile garrantzitsuena haurraren lehen 6 hilabeteetan amagandiko edoskitzea soilik mantentzea da. Hala nola, Registered Nurses’ Association of Ontario (RNAO) elkarteak sortutako erizaintza-zainketen gidei esker, erizainen diziplina ebidentzia hoberenetan oinarritutako praktikak egitera bultzatzen duen proiektuaren partehartzaile da Mendaroko Ospitalea. Hori dela eta, bertan eskaintzen diren zainketak kalitate hoberenekoak izatea sustatzen da. \n \nLan honen helburua da amagandiko edoskitzeari dagozkion zainketen kalitatea hobetzeko proiektu berritzailean parte hartzea, ebidentzian oinarritutako ezaguerei esker erizaintza eraldatzeko, ikerketa eta praktika uztartuz. \n \nJarduerei dagokienez, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Mendaroko Ospitaleko BPSO (Best Practice Spotlight Organization) proiektuan hainbat oztopo nabari izan dira. Horien artean, erizaintzako ikasleek proiektuko partaidetzan eta beraien Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) garapenean zailtasunak izan dituzte eta lanaren berregituraketa egin da. Amagandiko edoskitzean lan egiten duten erizainen laguntzarekin batera, ikasleak lana planifikatu, eraldatu eta ikertu du, eta ondoren, bere ekarpen pertsonala eta hedapen materiala sortu ditu. \n \nProiektuan parte hartzeak eta Mendaroko Ospitaleko ibilbidea ezagutzeak ikasleari irakaskuntza interesgarri ugari eskaini dizkio. Taldekideekin komunikazio ona mantentzea eta emaitzen erregistroak zehaztasunez egiteak duen garrantzia ikusi du. Gainera, egoera epidemiologiko berezia dela eta, egoerara egokitzen ikasi du eta etorkizunean sortu ahal zaizkion oztopoei aurre egiteko hainbat tresna lortu ditu.
Fetched live from OpenAlex and de-inverted. Abstracts are not stored in this database: the inverted indexes are 8.6 GB of the frame’s 9.3 GB of text, and the host has 13 GB free.
How this classification was reachedexpand
Full frame distilled prediction
Teacher imitationNot calibrated prevalence, not ground truth. Human validation pending. Learned from the 10,348 direct Codex labels and 10,348 direct Gemma labels. Candidate is the union of thresholded teacher heads; consensus is their intersection. These outputs are machine_predicted_unvalidated and are not human labels or direct frontier model labels.
Codex and Gemma teacher scores by category
| Category | Codex | Gemma |
|---|---|---|
| Metaresearch | 0.001 | 0.001 |
| Meta-epidemiology (narrow) | 0.001 | 0.001 |
| Meta-epidemiology (broad) | 0.001 | 0.001 |
| Bibliometrics | 0.001 | 0.002 |
| Science and technology studies | 0.002 | 0.002 |
| Scholarly communication | 0.000 | 0.000 |
| Open science | 0.004 | 0.002 |
| Research integrity | 0.001 | 0.003 |
| Insufficient payload (model declined to judge) | 0.065 | 0.000 |
Machine scores (provisional)
The two teacher heads of the student model, read on this work. A score orders the frame for review; it never asserts a category, and the validation status ships verbatim with every row.
Baseline scores from an immature model (maturity gate not passed, 7 training rounds). Scores rank; they never assert a category.
score_only:v0-immature-baseline · verbatim from the scoring run: score_only means the number may rank works, and no category label ships from itClassification
machine, unvalidatedMachine predicted; a candidate call from one teacher head, not a consensus.
How this classification was reached, model by model and score by score, is at the end of the page under "How this classification was reached".