Feminismoa eta euskal itzulpengintza. Kasu baten azterketa, frantsesetiko itzulpenetan.
Bibliographic record
Abstract
Feminismoa geroz eta arlo gehiagotan aplikatzen da, eta itzulpengintzari ere aplikatu izan zaio. Lan honetan feminismoa eta euskal itzulpengintza lotzen saiatuko gara, bi gai horiek bil ditzaketen aztergai ugarietatik bat landuz. Erabaki dugu lan hau modu deskriptiboan eta bi zatitan egitea. Lehen zatian, itzulpen teoria feministei buruz arituko gara, lehenik orokorrean, teoria horien hastapenak aipatuz Quebec-en 1980ko hamarkadan, geroztik nola garatu diren, zenbait autore garrantzitsu aipatuko ditugu, zein izan diren haien ondorioak, zein diren proposatzen dituzten itzulpen-estrategiak, eta labur-labur aipatuko ditugu, baita ere, egin zaizkien kritikak. Ondotik, saiatuko gara islatzen teoria horiek euskal itzulpengintzan izan duten oihartzuna. Orain arte, euskaraz askorik landu ez den gaia da, eta gainera, horri buruz idatzitakoak ez daude berariaz inon jasota. Hortaz, gaiari buruz bildu ditugun testuak xeheki aipatuko ditugu lan honetan. Bigarren zatiari dagokionez, kasu-azterketa bat egingo dugu. Feminismoa eta euskal itzulpengintza gaiak barne hartzen dituen adibide bat aztertuko dugu: 2017an argitaratutako saiakera feminista baten itzulpena, hain zuzen ere. Jatorrizko liburua Virginie Despentes feminista frantsesarena da, King Kong Théorie izena du, eta 2006an argitaratu zen. Euskarazko itzulpena, berriz, King Kong Teoria, 2017koa da. Eskafandra bilduma feministaren barnean argitaratu zen (Jakin eta Elkar), eta Itziar Diez de Ultzurrunek itzuli zuen. Saiakerak oihartzun handia izan du gurean, eta hori izan da hautatzearen arrazoi bat. Gure xedea da 2017ko argitalpen hori bere osotasunean aztertzea. Lehenik, itzulpenaren testuingurua eta aurretikoak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu azken bi urteetan egitasmo berriak loratu direla euskal argitaletxeen munduan saiakera feministak argitaratzeko nahiarekin. Bestalde, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzaileak gaiarekin duen lotura ere aipatuko dugu. Ondotik, itzulpen-prozesuan murgilduko gara, eta itzultzaileak izandako zailtasunak eta erronkak aipatuko ditugu, baita itzultzerakoan egin zituen hautuak ere, tartean saiakerako kapituluen izenburuak, erreferentziak, Despentesen estiloa... Azkenik, itzulpen horrek izandako harrerari buruzko zenbait zertzelada emango ditugu, tartean prentsan agertu diren kritikak, irakurle-taldeetan izan duen eragina, edota liburuarekin lotuta antolatu diren ekimenak.
Fetched live from OpenAlex and de-inverted. Abstracts are not stored in this database: the inverted indexes are 8.6 GB of the frame’s 9.3 GB of text, and the host has 13 GB free.
How this classification was reachedexpand
Full frame machine prediction
Teacher imitationNot calibrated prevalence, not ground truth. Human validation pending. The Gemma side is a direct model label for every work in the frame, read from the title-only record. The Codex side is a classifier learned from the 10,348 direct Codex labels and calibrated to design-weighted sample rates; fields without enough sample support carry no Codex call. Candidate is the union of the two sides; consensus is their intersection. These outputs are machine_predicted_unvalidated and are not human labels.
Distilled classifier scores by category (both heads)
| Category | Codex | Gemma |
|---|---|---|
| Metaresearch | 0.002 | 0.001 |
| Meta-epidemiology (narrow) | 0.001 | 0.000 |
| Meta-epidemiology (broad) | 0.000 | 0.000 |
| Bibliometrics | 0.001 | 0.001 |
| Science and technology studies | 0.005 | 0.007 |
| Scholarly communication | 0.006 | 0.003 |
| Open science | 0.001 | 0.003 |
| Research integrity | 0.001 | 0.003 |
| Insufficient payload (model declined to judge) | 0.032 | 0.005 |
Machine scores (provisional)
The two teacher heads of the student model, read on this work. A score orders the frame for review; it never asserts a category, and the validation status ships verbatim with every row.
Baseline scores from an immature model (maturity gate not passed, 7 training rounds). Scores rank; they never assert a category.
score_only:v0-immature-baseline · verbatim from the scoring run: score_only means the number may rank works, and no category label ships from itClassification
machine, unvalidatedMachine predicted; a candidate call from one source (direct Gemma or distilled Codex), not a consensus.
How this classification was reached, model by model and score by score, is at the end of the page under "How this classification was reached".