Hirugarren adineko egoitzetako zaintzaileen parametro fisiko eta minean lanaldiak duen eragina
Bibliographic record
Abstract
[EUS] Sarrera: Min lunbarra mundu osoan zehar ematen den osasun sintoma garrantzitsua da. Mundu mailan karga handia suposatzen du, duen prebalentzia dela eta sortzen dituen ondorioengatik. Azken hamarkadetan ematen ari den zahartze demografikoaren eraginez, min lunbarra egoitzetan lan egiten duten zaintzaileengan handitu egin da. Horregatik, ikerketa honen helburua hirugarren adineko egoitzetan lan egiten duten zaintzaileengan lanaldiak duen eragina aztertzea izan da, funtzio fisiko parametroetan (indarra eta ahalmen aerobikoan) eta minean hain zuzen ere. \nMetodologia: Gipuzkoan kokatutako hirugarren adineko zazpi egoitza ezberdinek hartu dute parte, zeinetatik 74 gizon-emakumek barneratze irizpideak bete dituzten. Parte-hartzaile orori neurketa antropometrikoak burutu zaizkie, euren artean altuera, pisua eta gorputz masa indizea. Horren ostean, esfortzu fisikoaren gaineko testak bi alditan burutu dira; lehena, hirugarren adineko egoiliarrei goizero burutu beharreko altxaldi eta garbiketa aurretik; eta bigarrena, aipatutako lan jardueren ostean. \nEmaitzak: Gizonezkoak emakumezkoak baino pisutsuagoak (p < 0.05) eta altuagoak (p < 0.001) dira, eta gerri-aldaka indize zabalagoa dute (p < 0.001). Emakumeetan, esku prentsio indarraren (p < 0.05), Arm Curl testaren (p ≤ 0.001), 8-Foot Up-and-Go Test-aren (p ≤ 0.01), Curl Up Test-aren (p ≤ 0.001), eta Ruffier Test-aren hobekuntza (p ≤ 0.001) eman da lanaldi aurreko eta osteko emaitzak alderatuz. Aldiz, Plank Test-aren (p ≤ 0.001) eta McGill Torso Endurance Test-en txarragotzea (p ≤ 0.001) eman da. Chair Stand Test-aren hobekuntza eta min intentsitatearen handipena ez da adierazgarria izan. Gizonezkoen emaitzak ez dira adierazgarriak izan, nahiz eta emakumeen emaitzen norabide bera jarraitu. \nOndorioak: Lanaldiaren ostean, test isotonikoen hobekuntza eta isometrikoen txarragotzea eman da, emakume zein gizonezkoetan. Jarduera dinamikoagoa eskatzen duten frogetan ikasketa edota beroketa prozesua eman da; jarduera isometrikoa eragiten duten giharren fatiga eta nekea handitu den bitartean. Emakumezkoetan min intentsitatearen handipena eman da, gizonezkoetan joera gutxitzea izan den bitartean.
Fetched live from OpenAlex and de-inverted. Abstracts are not stored in this database: the inverted indexes are 8.6 GB of the frame’s 9.3 GB of text, and the host has 13 GB free.
How this classification was reachedexpand
Full frame distilled prediction
Teacher imitationNot calibrated prevalence, not ground truth. Human validation pending. Learned from the 10,348 direct Codex labels and 10,348 direct Gemma labels. Candidate is the union of thresholded teacher heads; consensus is their intersection. These outputs are machine_predicted_unvalidated and are not human labels or direct frontier model labels.
Codex and Gemma teacher scores by category
| Category | Codex | Gemma |
|---|---|---|
| Metaresearch | 0.001 | 0.000 |
| Meta-epidemiology (narrow) | 0.001 | 0.001 |
| Meta-epidemiology (broad) | 0.001 | 0.000 |
| Bibliometrics | 0.000 | 0.001 |
| Science and technology studies | 0.001 | 0.001 |
| Scholarly communication | 0.000 | 0.000 |
| Open science | 0.004 | 0.002 |
| Research integrity | 0.000 | 0.002 |
| Insufficient payload (model declined to judge) | 0.099 | 0.000 |
Machine scores (provisional)
The two teacher heads of the student model, read on this work. A score orders the frame for review; it never asserts a category, and the validation status ships verbatim with every row.
Baseline scores from an immature model (maturity gate not passed, 7 training rounds). Scores rank; they never assert a category.
score_only:v0-immature-baseline · verbatim from the scoring run: score_only means the number may rank works, and no category label ships from itClassification
machine, unvalidatedMachine predicted; a candidate call from one teacher head, not a consensus.
How this classification was reached, model by model and score by score, is at the end of the page under "How this classification was reached".